2007/05/07

Abandonatutako txoriak



Eroriz gero, hil egiten da” dio eleberri honetako ume protagonisten batek. Eta hala da, neba-arreba biek txorien modura hegan egiten ikasi egin behar izan dute, tokatu zaien eguneroko zakarkerien gainetik igarotzeko ezinbesteko ahaleginean. Ama hila, ama-ordekoa eta aita ospa eginda, amaiera mingotsa atzematen zaion bizimodu latza oldartzen zaie biei. Hala ere, ez dute begirada inoiz lausotzen, argazki kamera bailitzan erabiltzen bait ditu neskak bere begiak.

Agota Kristoffen Koaderno Haundiaren kutsu handia duen istorio hunkigarri batekin jatorku Oh Jung-Hi hegokorearra, estilo labur, bizi eta indartsuarekin.

Oh Jung-Hi: Txoria. Liburutegi hauetan eskuragarri.


Leioako Udal Liburutegia


No hay comentarios: