2007/09/07

Futbol egunak

Ez dadila eguzkia sartu. Xabier eta Martin Etxeberria, Elkar, 2006




"- Okerrena duk -esan zion belarrira azkenean- etxera itzultzean inork ez digula sinetsiko" (Ahedok Kepari Moscuko harrerari buruz)











Bai, treintaiseiseko Gerra Zibilari buruzko beste liburu bat. Baina oraingo honetan ikuspuntu ezberdin batetik abiatuta. Lubakietan borrokan zegoen futbolari gazte baten begietatik, hain zuzen ere.

1937. urteko udaberrian gaude eta Eusko Jaurlaritzari, aberriaren izena Europa eta munduan zehar zabalduko duen Euskal Selekzioa osatzea bururatzen zaio. Hori dala eta, Espainiako ligan jokatu ohi zuten hainbat futbolari lubakietatik atara eta Frantziako futbol-zelaietara bidaltzen dituzte. Kepa Areso karismatikoa izango da haietariko bat ta berak gidatuko gaitu harridura tristurarekin nahasten den bidaia hontan, ahosabaian kutsu gazi-gozoa husten dizun futbol bidai hontan.

Agian ez da bolanderak botateko moduko eleberria, baina idatzita dagoen erritmo azkarra eta benetako gertaeretan oinarrituta dagoela jakiteak kilika nahikoak sortu litzake edozein irakurleren jakinguran.

Xabier eta Martin bikiek beste liburu bat ere badute elkarrekin idatzia: Itxoidazu Café de Passy-n


Leioako Udal Liburutegia