2007/05/17

Apaizac Obeto



XVI eta XVII. mendeetan euskal arrantzaleek kanadako uretan eginiko balearen arrantzaren kronika gure itsas historiaren pasarterik kilikagarrienetakoa da.
Apaizac Obeto espedizioak, liburu honen bidez, Beothuk txalupara igo eta denboran eta geografian zehar eramango zaituen bidaia egitera gonbidatzen zaitu.
Kanada, Quebec, Euskal Herria. Baleak eta euskal arrantzaleak. Euskara eta amerindiarren hizkuntza. Hondoratutako ontziak, labe zaharrak eta arkeologoak. Kondaira eta historia...

Jon Maia bertsolaria, abeslaria, hainbat komunikabidetan kolaboratzailea eta Riomundo nobelaren egilea da. Bere zaletasunen artean, arrauna izan du gogoko oso txikitatik. Oraingoan, Apaizac Obeto espedizioarekin itsasoratzeko aukera izan du. Espedizioko partaide gisa, arraunlari eta kronista lanak egin ditu.

Izenburua: Apaizac Obeto
Egilea: Jon Maia
Argitaletxea: Elkar
Liburutegi hauetan eskuragarri

Eibarko Juan San Martín Liburutegia


No hay comentarios: