2009/09/07

Ezinen ostatua



"Ipuin batzuk inposibleak dira eta errepikatu egiten dira. Hiri batzuk sutan daude eta nik denak ikusi nahi ditut. Mundua bukatzen den leku honetan egingo dudan azken egunean idazten dizut, jakin dezazun ezinezko ipuin baten seme-alabak garela, eta ezinezko ipuin bateko anai-arrebak, eta egunen batean ezinezko ipuin batean aurkituko dugula elkar, ezinezko senar-emazte. Gu ez bagara, gurelako beste edonor. Ipuina, maitea, horixe da garrantzitsuena"
(Eliasek Sarari bidalitako lehenengo postala)


Ipuin, pertsonai eta amodio inposibleez beteriko liburua dakarkigu oraingoan Irati Jimenez mundakarra. Mingostasun puntua duten ipuinak, alegia (eleberrian batan batek dionez "Ipuina ez da gauza goxoa, laztana") eta hala ere bizigarriak gertatzen zaizkigunak.

Bidaian zehar, ez zaio nor den itauntzen bidaiariari, baizik eta nora doan. Ta izen propio (Nora) izatetik itauna izatera bihurtu den horrek ematen digu nobela honetan dabiltzaten pertsonaiei buruzko argia, noraezean baitabiltza, azal azpian sartu zaizkien ipuinen hazkura kendu ezinik.

Nora ez dakizun hori
, Irati Jimenezek idatzia liburutegi hauetan / en estas bibliotecas.



Agian interesgarria ere gerta litzaizuke:

  • Mila gau eta bat gehiago (Patxi Zubizarretaren bertsioan) Kasu honetan, ipuinak bizitzaren truke. Xerezadek ipuinok harilkatu zituen gauero bizia beste egun batez salbatzeko.


Leioako Udal Liburutegia


No hay comentarios: