2007/02/02

Erresuma eta fedea



XVI mendeko Nafarroa Beheran kokatzen den eleberri historiko batekin agertzen zaigu oraingo hontan Aingeru Epaltza.

Bertan, “luma behar ez den tintontzian sartzeko ohitura” duen Axular lizuntxoa, euren menpekorik fidelenekin xuhurregiak diren erregeak, haur zireneko lagun hasarratuak eta hainbat pertsonaia ilaran pasatzen dira irakurlearen begien aurrean Erdi Aroko giro bortitz (“epikotasun zikina” esaten dute Berriaren artikulu honetan) eta saildu bat dutela inguru eta bizibide.
Erresuma eta fedearen trilogiako lehenengo ale honek lau urtetan batutako dokumentazia sor dio egileari eta ahalegina igerri-igerri egiten da, datu historiko andana ikusirik. Hasieran astuntxua egin baliteke ere, oso liburu gomendagarria. Informazio gehiago Elkarlanean Fundazioak prestaturiko orri honetan.

Aingeru Epaltza: Mailuaren odola, liburutegi hauetan duzu.



Agian, beste liburu hauek ere gustokoak izan zenitzake:
  • Q, Luther Blisset izenpean italiar idazle talde batek Europa erdialdea lardaskatu zuten erligi gerrei buruzko eleberria (gazteleraz)
  • Historia de Navarra, el estado vasco. Mikel Solaurenek idatzitako liburua Nafarroako historia laburbilduz (gazteleraz hau ere)
  • Axularren historiak, autore klasiko eta ospetsuen obretatik jasotako ipuin antzekoak Axularrek berak euskaratu eta prestatu zituenak (Patxi Salaberrik paratua)

Leioako Udal Liburutegia


No hay comentarios: