2007/01/24

Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko



'Heldu orainari' dio zuhur-hitzak, 'etorkizuna gure esku dago' errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko? beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke.


Iban Zalduak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan.


Euskarazko literaturari zuzendutako 2006ko Euskadi Sariaren irabazlea

Egilea: Iban Zaldua (1966-)
Argitaletxea: Alberdania

Zure liburutegia/en tu biblioteca

Eibarko Juan San Martín Liburutegia


No hay comentarios: