Joan Mari Torrealdai 1976. urtean hasi zen Jakin aldizkarian euskal bibliografia lanak egiten eta horri buruz bere eritziak emoten. Horra bada tituluko 30 urteen epearen zergatia.
Baina liburu hau ez da artikuluen bilduma hutsera mugatu. Kapitulu bakoitzaren hasieran laburpen txiki bat aurkezten digu non osteko gertaeretik abiatuta bere lehenagoko burutapen horiek aztertzen dituen. Hainbat larretan segatu du egileak: erdal argitaletxeek duten ahalmena eta euren indarra euskal liburugintzaren esparruan (haur eta gazte eta ikasliburuen arloan batik bat), ikasliburuen pisua liburugintzan eta hori kontutan izan barik egiten diren liburu politikak, itzulpenak eta sormen lanen arteko mantendu beharreko oreka, tituluen goranzko joera baina tiraden beheranzkoak duen arriskua.
Liburugintzaren bilakaera era grafikoagoan ikus dezagun taula eta diagramak aurkezten zaizkigu gogoeta hauen ostean. Daturik deigarrienak liburuen tiradari eta euren tapako preziokoari buruzkoak lirateke, esan beharra bait dago argitaletxeak ez zeudela datu hauek emotera derrigorturik (batzuk ez omen dituzte emon). Jarduera honek bermatu duen seriotasuna izan da datuok emotera bultzatu duen arrazoi nagusia.
Ta koxka horrekin zarratzen du egileak liburu hau: egun ez dagoela euskal liburuak eta beraien kultura aztertu, mantendu eta zabalduko lukeen organo ofizialik. Eta arranguratik haratago, (Euskal) Liburuaren Behatokia proposatzen du, non liburua objektu bezala hartu beharrean, subjektu moduan hartuko litzateken.
Euskal liburugintzan interesaturik egonez gero, liburu hau ezinbestekoa da.
30 urte liburugintzan, Joan Mari Torrealdaik idatzia. Liburutegi hauetan /en estas bibliotecas.
Erlazionaturik:
Leioako Udal Liburutegia

- Euskal kultura gaur. 1997. urtean argitaratua, bertan agertzen diren datuak ere zaharkituak ager litezke, baina liburugintzaren ikuspen zabal bat ematen du, idazleen ikuspegiaz gainera, editore eta saltzaileena emoten bait du.
Leioako Udal Liburutegia
No hay comentarios:
Publicar un comentario