Robert Wilser (Erein)
Itzulpena: Edorta Matauko
Gabon Egunean, 1956.ean, Suitzako Herisau herrian ume batzuek gorpu heriotzaraino izoztu bat topatu dute zelai elurtu batean. Erraz identifikatu dute poliziek: Robert Walser suitzarra da, hirurogeita hemezortzi urteko idazlea, eroetxera itzultzeko bidea galdua. Aspaldiko batean gizonak ospe apur bat batu omen zuen Alemanian eta Suitzan, baina urtean dira idazteari -edo argitaratzeari-utzi diola. Mende laurdena eman du zoroetxetan. Begiak eta baraila zabalik datza, zeri begira eta zer esaka?
Jakob von Gunten ikasle harrigarri baten eguneroko moduko bat da. Heziketa bitxi baten gaineko gogoetak eta giza harreman harrigarrien albiste ematen ditu. Borondatez aukeraturiko barnetegi estrainio hartan, umiltasunean heztea beste helbururik ez dago, apal izaten ikastea eta apal irautea. Otsein izateko prestatzea, halako galtzagorri moduko bat izateari utzi barik. (Eizie)
Liburutegi hauetan eskuragarri
Arrasateko Udal Biblioteka
No hay comentarios:
Publicar un comentario