Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuaren argitarapena hirurogeita hamabost urte aurreratu dut, existentzialismoearen hondar ez ezik haren aurrekaritzat aurkezteko, Schopenhauerren ildoan ipiniz, eta tentatuta egon naiz Haur besoetakoarekin berdintsu jokatzeko, Nabokovek urte batzuk geroago Biarritzen egindako egonaldian "deskubri" zezan, baina pasatzea iruditu zait.
Joseba Anabitarte, hemengo giroaz naskatuta dagoen irakaslea dugu. Beraz, Alaskako unibertsitatetik deitzen dutenean Euskal Herriari buruzko kurtso bat emon dezan, ez du birritan pentsatzen eta hara doa urte erdiz deskonektatzera.
Di-da batean irakur daiteken eleberritxo honetan, Zalduak Euskal Herriko historia mitiko bat aurkezten digu, non azkenean absurduak leku hartzen dion errealitateari.
Euskaldun guztion aberria, Iban Zalduarena. Liburutegi hauetan / en estas bibliotecas.
Agian interesgarriak ere:
- La historia vasca del mundo, Mark Kurlanskyrena (gazteleraz edo ingelesez) Euskal Herria "mitoen herria" dela esan zuen autorearen ikuspegia euskal historiari buruz.
- Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabalarena. Lauaxeta berpiztu batek gerra osteko asmatutako literatura baten bidetik garamatza.
Leioako Udal Liburutegia
No hay comentarios:
Publicar un comentario