Aizto tzarra ikusten du Demetrioren eskuan, antzararen lepoa estutuz, moztu ez moztu. Odol marra bat egin dio aiztoaren aho zorrotzarekin lepoko lumaje zurian. [...] Lasterka bizian atera da gorputz odolusten hasia. Zabuka doa, orain ezkerrera, orain eskuinera, Demetrioren algarak lagun.
Eli (edo Lisa, edo Elisa, edo Elizabeth) larogeita hamar urteko agure bat zaintzen dihardu lan modura. Oso denbora gutxi igaro da bere semea bonba bat prestatzen hil zenetik eta oraindik ezin du sinestu semearen bizitzaz hain informazio eskasa izatea. Arrazoiak eta egiaztatzeak nahi ditu, baina ez daki nora jo.
Atake bat emon zionararte debekatuta zeukan Jesusen (agurearen) logelan sartzean, egoera korapilotu egiten da. Bertan aurkitzen bait du bere semearen antz haundia duen beste gazte bat Gerra Zibila baino aurretik ateratako argazki batean. mutilaren antz handia duen beste bat ikusten duenean. Orain pertsonaia biak izango dira egiaren bila dabiltzatenak.
Aurtengo kritika saria irabazi duen eleberri honetan, burugabeko antzarren modura, bizitik noraezean dabiltzaten eta gure bihotzetan tartetxo bat aurkitzeko gai izango diren pertsonaiak aurkezten dizkigu Jokin Muñozek.
Antzararen bidea, Jokin Muñozek idatzia. Liburutegi hauetan / En estas bibliotecas.
Agian ere interesatu litzaizueke:
- Bizia lo. Autorearen kontakizun bilduma honek Euskadi sari irabazi zuen 2004ean
- A las ocho en el Bule, Xabier Silveirak idatzita. Donostian kale borroka gogorrenean zebileneko denboretan girotua.
Leioako Udal Liburutegia
No hay comentarios:
Publicar un comentario