2007/06/19

Animalia disekatuak


"Dena dela, zer nolako eztabaidak espero ditzakegu gurea bezalako literatura ñimiño batean? Ba ipotx-eztabaidak, noski; harrigarriena bestelakorik gertatzea izango litzateke. Eztabaida txikiak, beraz, eta, estutuz gero, apur bat artifizialak ere bai."

(azaletik hartua)





Pelikularen batean (Martin Hache uste dut) idazten den hitz bakoitzeko, lehenago beste mila irakurri behar zirela zioten. Iban Zalduak ez baditu hainbeste hitz irakurri, ez zaio askorik faltako, berak aitortua da eta literaturak aspaldi kutsatu ziola bere gaixotasuna.

Eta irakurketa guzti horiekin aizto zorrotza moldatu du zeinekin euskal panorama literarioa gupidagabe disekzionatzen duen (argigarri gerta daiteke liburuaren azpitituluak "taxidermi-lan" bezala izendatzen dituela bertan biltzen diren artikuluak)


Aspaldi samar (2004, 2003 urtetakoa gehien bat) idatzitako artikulu bilketa baino e
z da berez, baina idazkiek ez dute oraindik gaurkotasunik galdu eta "Poesiarekin ez dut sekulan harreman onik izan" edo "los escritores vascos en castellano estamos, más o menos, donde debemos estar [...] a lo mejor no somos tan buenos" bezalako perlatxoak askatzen ditu.

Takada batean irakurri daiteken liburutxo benetan gomendagarria eta barre-zantzoren bat ere aterako dizuna.

Proposatutako soinu-banda: Metallica-ren St. Anger



Iban Zaldua: Animalia disekatuak



Autore berarena ere:


Leioako Udal Liburutegia


No hay comentarios: